Informazio interesgarria
Larrialdietako eta Berehalako Arretako Zerbitzuak
016
Genero-indarkeriaren biktimentzako arreta
• 24 ordu/365 eguneko arreta.
• Doakoa, ez du arrastorik uzten fakturan.
112
Larrialdietarako telefonoa
• Deitu 112 zenbakira edozein arrisku-egoeraren edo bizi-larrialdiren aurrean.
SATEVI
Genero-indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko telefono-zerbitzua.
900 840 111 (Telefonoa 24 ordu)
Zer da indarkeria matxista?
Indarkeria matxista emakumeen aurka emakume izateagatik egiten den indarkeria mota oro da. Kontrol, botere edo menderatze nahian oinarritzen da, eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazpen larrienetako bat da.
Indakeria hau izan daiteke:
- Fisikoa
- Psikologikoa
- Sexuala
- Ekonomikoa
- Sinbolikoa
- Digitala
- Instituzionala
- Bikarioa (seme-alaben bidez edo gertuko beste pertsona batzuen bidez).
Bikote-harremanetan, lanean, kalean, sare sozialetan, familian edo bizitzako edozein esparrutan gerta daiteke.
Ez du beti marka agerikorik uzten, baina beti uzten du arrastoa.
Nork erabili ahal du zerbitzu hau?
Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak, 14 urtetik aurrera.
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak.
Amak, aitak eta beste senide batzuk edo hurbileko pertsonak.
Gizarte-eragileak eta/edo profesionalak.
Beharrezkoa al da aldez aurretik salaketa bat edukitzea hara joateko?
Ez. Ez da beharrezkoa salaketa jarri izana zerbitzuan sartzeko. Ate Morea hemen sartzeko lehen ate gisa dago pentsatuta, edozein unetan zaudela ere.
Arreta doakoa da?
Bai, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, erabat doakoa.
Hitzordua eskatu behar dut?
Telefonoz edo e-mailez jar zaitezke harremanetan informazioa jasotzeko edo aurrez aurreko hitzordu bat hitzartzeko.
Zer motatako profesionalek egiten dute lan Ate Morean?
Esparru sozial eta juridikoko profesional espezializatuek osatzen dute lantaldea.
Arreta konfidentziala da?
Bai. Arreta guztia konfidentzialtasuna eta zure pribatutasuna errespetatuz egiten da.
Joan naiteke beste baliabide baten laguntza jaso arren?
Bai. Ate Moreak jasotzen ari zaren arreta osatu ahal du, edo beste baliabide batzuk koordinatzera lagundu ahal dizu.
Joan naiteke adingabea banaiz?
Bai, 14 urte edo gehiago badituzu.
Harrera beste hizkuntzetan ere egiten duzue?
Bai. Arreta euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan eskaintzen dugu itzulpengintzako zerbitzu batekin.
Paperik gabe ere joan naiteke?
Bai. Zure egoera administratiboak ez du eraginik.