Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntza soziala eta hasierako laguntza soziojuridikoa emateko zerbitzua

Laguntza, entzutea, informazioa eta orientazioa aurkituko duzu

Atea irekita dago lagunduko zaitugu

Atea irekita dago lagunduko zaitugu

Ate Morea Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, EDE Suspergintzak kudeatzen duena.

Doako eta zuzen zerbitzua da eta arreta profesional espezializatua eskaintzen du indarkeria matxista pairatzen duten edo pairatu duten emakumeak detektatzeko, informatzeko, orientatzeko eta laguntzeko.

Helburua: zuri lehen urratsak egiten laguntzea eta indarkeria matxistan espezializatutako zerbitzu guztietarako sarbidea erraztea. Ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik lan egiten dugu, zuk erabakitzen duzu eta guk laguntzen dizugu.

Deitueiguzu

Arreta ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 9:00- 18:00 eta ostirala 8:00-15:00

Nori dago zuzenduta?

Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak (14 urtetik aurrera).

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak.

Amak, aitak eta beste senide batzuk edo hurbileko pertsonak.

Gizarte-eragileak eta/edo profesionalak

Zer eskaintzen dugu?

Espazio segurua, konfidentziala eta doakoa eskaintzen dugu, indarkeriarik gabeko bizitza baterantz aurrera egin ahal izateko, zure erritmoan eta askatasun osoz.

Gizarte-laguntza

Administrazio-baliabideei eta -laguntzei buruzko informazioa (gizarte-zerbitzuak, etxebizitza, osasuna, enplegua, prestazioak...).

Laguntza juridikoa

Hasierako lege-arreta: salaketak, babesa, zaintza, dibortzioa, atzerritartasuna... Zure eskubideak argi eta garbi azaltzen ditugu.

Informazioa eta orientazioa

Gizarte Baliabideen Euskal Sistemarako eta beste erakunde edo baliabide komunitario batzuetarako informazioa eman eta sarbidea errazten dugu.

Zerbitzu espezializatua

Taldea arlo sozialean eta juridikoan prestakuntza duten profesionalek, indarkeria matxistan eta krisi-arretan espezializatuta daudenek, osatuko dute.

Hainbat hizkuntzatako arreta

Zerbitzuak pertsona guztientzako arreta ematen du euskaraz eta gaztelaniaz, eta beste hizkuntza batzuetarako itzulpen-sistema profesional bat ere badu.

Feminista eta intersekzionala

Giza eskubideen ikuspegi feminista eta intersekzionalarekin lan egiten dugu, esperientzien, ibilbideen eta testuinguruen aniztasuna onartzen eta errespetatzen duena.

Nola sartu?

//

Sarrera zuzena eta doakoa

//

Ez da administrazio betekizunik behar

//

Ez da salaketarik behar

Larrialdietako eta Berehalako Arretako Zerbitzuak

016

Genero-indarkeriaren biktimentzako arreta
• 24 ordu/365 eguneko arreta.
• Doakoa, ez du arrastorik uzten fakturan.

112

Larrialdietarako telefonoa
• Deitu 112 zenbakira edozein arrisku-egoeraren edo bizi-larrialdiren aurrean.

SATEVI

Genero-indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko telefono-zerbitzua.
900 840 111
(Telefonoa 24 ordu)

Ohiko galderak

Indarkeri matxista, errekurtsoei buruz izan ditzakezun zalantza nagusiak argituko dizkizugu

Nola ezabatu nabigazio-historia

Google Chrome

  • Egin klik goiko eskuineko izkinan dauden hiru puntu bertikaletan.

  • Joan “Historiala” atalera eta berriz sakatu “Historiala” azpimenuko aukeran.

  • Ezkerreko panelean, hautatu “Nabigazio-datuak ezabatu”.

  • Aukeratu ezabatu nahi duzun denbora-tartea.

  • Sakatu “Datuak ezabatu” botoia.

Mozilla Firefox

  • Sakatu goiko eskuineko izkinan dauden hiru lerro horizontaletan.

  • Hautatu “Historiala” eta ondoren “Azken historia garbitu”.

  • Zehaztu ezabatu nahi duzun denbora-tartea.

  • Sakatu “Garbitu orain”.

Microsoft Edge

  • Egin klik goiko eskuineko izkinan dauden hiru puntu horizontaletan.

  • Joan “Historiala” atalera eta aukeratu “Historia ezabatu”.

  • Zehaztu ezabatu nahi dituzun datu-motak.

  • Sakatu “Ezabatu”.

Safari (Mac erabiltzaileentzat)

  • Ireki Safari eta egin klik goiko menu-barrako “Historiala” aukeran.

  • Menuan, hautatu “Historia ezabatu…”.

  • Aukeratu ezabatu nahi duzun denbora-tartea.

  • Sakatu “Historia ezabatu” botoia.