Helburuak
Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeei hasierako detekzioa, informazioa, orientazioa eta laguntza ematea.
Emakume biktimen eskubideak bermatzea ikuspegi integral batetik.
Prebentziotik abiatuta biktimak babestea eta haien segurtasuna indartzea kalte berriak edota indarkeria matxistako egoera berriak saihesteko, eta ingurune seguru batean bizi daitezen orientatzea.
Emakumeari laguntzea bere erreparazio-prozesuan protagonista izan dadin.
Emakumeei laguntza komunitarioa ematea, bera gizarteratzeko eta sareak sortzeko.