Informazio interesgarria

Larrialdietako eta Berehalako Arretako Zerbitzuak

016

Genero-indarkeriaren biktimentzako arreta
• 24 ordu/365 eguneko arreta.
• Doakoa, ez du arrastorik uzten fakturan.

112

Larrialdietarako telefonoa
• Deitu 112 zenbakira edozein arrisku-egoeraren edo bizi-larrialdiren aurrean.

SATEVI

Genero-indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko telefono-zerbitzua.
900 840 111 (Telefonoa 24 ordu)

Zer da indarkeria matxista?

Indarkeria matxista emakumeen aurka emakume izateagatik egiten den indarkeria mota oro da. Kontrol, botere edo menderatze nahian oinarritzen da, eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazpen larrienetako bat da.

Indakeria hau izan daiteke:

  • Fisikoa
  • Psikologikoa
  • Sexuala
  • Ekonomikoa
  • Sinbolikoa
  • Digitala
  • Instituzionala
  • Bikarioa (seme-alaben bidez edo gertuko beste pertsona batzuen bidez).

Bikote-harremanetan, lanean, kalean, sare sozialetan, familian edo bizitzako edozein esparrutan gerta daiteke.

Ez du beti marka agerikorik uzten, baina beti uzten du arrastoa.

  • Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak, 14 urtetik aurrera.

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak.

  • Amak, aitak eta beste senide batzuk edo hurbileko pertsonak.

  • Gizarte-eragileak eta/edo profesionalak.

Ez. Ez da beharrezkoa salaketa jarri izana zerbitzuan sartzeko. Ate Morea  hemen sartzeko lehen ate gisa dago pentsatuta, edozein unetan zaudela ere.

Bai, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, erabat doakoa.

Telefonoz edo e-mailez jar zaitezke harremanetan informazioa jasotzeko edo aurrez aurreko hitzordu bat hitzartzeko.

Esparru sozial eta juridikoko profesional espezializatuek osatzen dute lantaldea.

Bai. Arreta guztia konfidentzialtasuna eta zure pribatutasuna errespetatuz egiten da.

Bai. Ate Moreak jasotzen ari zaren arreta osatu ahal du, edo beste baliabide batzuk koordinatzera lagundu ahal dizu.

Bai, 14 urte edo gehiago badituzu.

Bai. Arreta euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan eskaintzen dugu itzulpengintzako zerbitzu batekin.

Bai. Zure egoera administratiboak ez du eraginik.

Nola ezabatu nabigazio-historia

Google Chrome

  • Egin klik goiko eskuineko izkinan dauden hiru puntu bertikaletan.

  • Joan “Historiala” atalera eta berriz sakatu “Historiala” azpimenuko aukeran.

  • Ezkerreko panelean, hautatu “Nabigazio-datuak ezabatu”.

  • Aukeratu ezabatu nahi duzun denbora-tartea.

  • Sakatu “Datuak ezabatu” botoia.

Mozilla Firefox

  • Sakatu goiko eskuineko izkinan dauden hiru lerro horizontaletan.

  • Hautatu “Historiala” eta ondoren “Azken historia garbitu”.

  • Zehaztu ezabatu nahi duzun denbora-tartea.

  • Sakatu “Garbitu orain”.

Microsoft Edge

  • Egin klik goiko eskuineko izkinan dauden hiru puntu horizontaletan.

  • Joan “Historiala” atalera eta aukeratu “Historia ezabatu”.

  • Zehaztu ezabatu nahi dituzun datu-motak.

  • Sakatu “Ezabatu”.

Safari (Mac erabiltzaileentzat)

  • Ireki Safari eta egin klik goiko menu-barrako “Historiala” aukeran.

  • Menuan, hautatu “Historia ezabatu…”.

  • Aukeratu ezabatu nahi duzun denbora-tartea.

  • Sakatu “Historia ezabatu” botoia.